Ethylwyn
Ethylwyn | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Jarduerak | brodatzailea |
Ethylwyn, Æthelwynn edo Ethelwynn X. mendeko emakume noble bat izan zen. Ezaguna da Dunstanekin egindako topaketa dela eta eta berak egindako brodatze lanei esker[1].
Dunstanen biografiaren arabera, Ethylwynek laguntza eskatu zion erlijio-jantzi batzuk egiteko, hainbat irudi geometriko zituena eta, ondoren, urrez eta harri bitxiz dekoratzea nahi zuena[2]. Ethylwynek egindako jantziak, hala ere, desagertu dira[3].
Dunstanen biografoaren arabera, Ethylwyn bisitatu zuenean bere lira (edo arpa) eraman zuen, brodatzen zuen bitartean jo ahal izateko. Kondairaren arabera, lira paretan eskegi zuen eta, miraria gertatu zen: bakarrik jotzen hasi zen; hau entzun ostean, Dunstan, Ethylwyn eta eurekin zeuden emakume guztiek egiten zutena utzi eta "elkarri begiratu zioten harriduraz"[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) Stenton, Frank Merry. (1965). The Bayeux Tapestry: A Comprehensive Survey. Phaidon Press (Noiz kontsultatua: 2018-03-16).
- ↑ Aedificia nova : studies in honor of Rosemary Cramp. Medieval Institute Publications 2008 ISBN 9781580441100. PMC 191758381..
- ↑ Reginald), Dodwell, C. R. (Charles. (1993). The pictorial arts of the West, 800-1200. Yale University Press ISBN 0300053487. PMC 26586491..