International Standard Book Number

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
13 zifrako ISBN kodea, 978-3-16-148410-0, EAN-13 barra kode batean.

International Standard Book Number (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISBN («is-bin» esaten zaio batzuetan) erabilera komertzialerako liburuen kode identifikatzailea da. 1966an Erresuma Batuan sortu zuen W H Smith liburu eta paperdendak, Standard Book Numbering (SBN) izenpean. 1970ean ISO 2108 estandar internazional moduan definitu zen.

Hasieratik eta 2007ko urtarrilaren 1.a arte, ISBN zenbakiak 10 zifra zituen. Hortik aurrera 13 ditu, EAN delako kodearekin bateratzen baita. Lehenengo zatiak argitalpen mota adierazten du (978 liburuen kasuan). Bigarrenak estatua edo hizkuntz eremua; hirugarrenak argitaletxea, liburuen kasuan, eta laugarrenak argitalpena bera identifikatzen du (izenburua, argitaraldia). Azken zenbakia kontrol digitoa da, besteen arteko konbinazio zehatz batetik ateratzen dena.

Aldizkarietako argitalpenetan ISSN (International Standard Serial Number) erabiltzen da.

[aldatu] Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak