Aduana-zergarik gabeko eremu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vigoko zona frankoa. Aduana-zergarik gabeko eremuak normalean portuetan daude.

Aduana-zergarik gabeko eremua edo zona frankoa[1] Estatuko lurraldearen zati mugatu berezia da. Eremu horretan sartzen diren salgaiak estatuko aduana-eremutik kanpora geratzen dira inportazioko zerga eta eskubideei eta estatu barneko zerga edo merkataritza-politikei dagokienez. Ez dago denbora-mugarik salgaiak eremu horretan edukitzeko.[2] Herrialde askotako gobernu askok zona frankoak ezartzen dituzte urruneko eskualdetan, hara biztanleak erakartzeko eta eskualdearen garapen ekonomikoa sustatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Turismoa Hiztegia] [2013]
  2. Euskalterm: [Garraioa eta Logistika Hiztegia] [2017]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.