Aginte-taula integral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aginte-taula integrala erakunde bateko kudeaketa modu osotu batez zehaztu, bideratu eta ebaluatu egiten duen metodo eta agiri bat da. Erakunde eta enpresen finantza-ikuspuntuaz haraindi, erakundeko beste arloak eta prozesuak ere hartzen ditu kontuan; zehatzago, finantza, prozesu, bezero eta ikaskuntza arloak aztertzen ditu, helburuen lorpenerako arlo bakoitzean adierazle zehatzak eratuz. Orohar, aginte-taulak atal hauek izaten ditu: erakundeko xede eta estrategiak, horretarako zehaztutako helburuak, helburu horietarako neurriak eta ekintzak eta hasiera eta amaiera jakineko ekimenak. Ekitaldi baten ondoren, neurriak eta ekimenak burutu eta helburuei buruzko adierazleak kalkulatzen dira, erakundeko kudeaketaren kontrolari ekiteko. Aginte-taula integrala Robert S. Kaplan eta David Norton kudeaketa adituek proposatu zuten 1992 urtean eta geroztik mundu osoan sarri erabiltzen den funtsezko kudeaketa tresna bilakatu da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aginte-taula integral Aldatu lotura Wikidatan