Ajea Las Vegasen

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:42, 22 urtarrila 2016


Ajea Las Vegasen (ingelesez: The Hangover) Todd Phillipsek zuzendutako filma da, Bradley Cooper, Ed Helms, Justin Bartha eta Zach Galifianakisek protagonizatuta. 2009ko maiatzaren 30ean estreinatu zuten. Pelikulak Komedia Onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen eta bi sekuela izan zituen: The Hangover Part II (2011) eta The Hangover Part III (2013)

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ezkondu aurreko festa neurrigabe bat da filmaren ardatza. Ezkontzera doan mutil bat eta horren hiru lagun Las Vegasera joango dira, parrandan. Hurrengo goizean, izugarrizko biharamuna izango dute, eta ez dute oroituko gauean egindako ezertxo ere. Hori ez da, ordea, kezkagarriena izango. Senargaia falta da, eta hoteleko suitean ume bat eta tigre bat topatuko dituzte.[1]

Pertsonaiak

Cameoak

Erreferentziak