Tigre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Tigrea
Status iucn3.1 EN eu.svg

Iraute egoera: Arriskuan
Bengalako tigrea (P. tigris tigris)
Bengalako tigrea (P. tigris tigris)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Azpifiluma: Vertebrata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Felidae
Generoa: Panthera
Espeziea: P. tigris
Izen binomiala
'Panthera tigris'
Linnaeus, 1758
Tigreen hedadura historikoa (hori argia) eta 2006an (berdea).
Tigreen hedadura historikoa (hori argia) eta 2006an (berdea).
Sinonimoak
Felis tigris Linnaeus, 1758

Tigris striatus Severtzov, 1858

Tigris regalis Gray, 1867

Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidae familiako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorri-laranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea da.

Oso moldakorrak izanik, tigreak ingurune askotan bizi daitezke, Siberiako taigan belardi zabaletan zein mangladi tropikaletan. Lurraldekoiak eta gehienetan bakartiak dira, eta lurralde-azalera handiak behar dituzte beren harrapakin-eskakizunak betetzeko. Honi lotzen bazaio giza populaziorik handienak dituzten munduko zenbait tokitan bizi direla, erraz ulertzen da gizakiekin dituzten gatazkak. Tigre modernoaren bederatzi azpiespezieetatik hiru iraungi egin dira eta beste seiak iraungitzeko arriskuan daude. Arriskuaren lehen zergatia beren habitataren suntsiketa eta zatikatzea da, eta ondoren ehiza.

Tigrea munduko megafaunako espezierik karismatikoenetakoa eta ezagunenetakoa da. Antzinako mitologian eta folklorean leku nabarmena bete du, eta oraindik ere film eta literatura modernoan askotan aipatzen da. Tigrea armarri eta bandera askotan ageri da, bai eta kirol talde zenbaiten maskota gisa eta Asiako herrialde batzuetako animalia nazional gisa ere.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun sei azpiespezie baino ez daude:

Gainera, badaude beste desagertutako azpiespezie:

Jadanik desagertutako tigre kaspiarra (lehen Panthera tigris virgata zena) duela gutxi tigre siberiarraren azpiespezie bera zela frogatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigre bi elurretan.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigre Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Panthera_tigris