Aldameneko neska

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldameneko neska (ingelesez: Girl next door) edo, batzuetan all-American girl Ameriketako Estatu Batuetako arketipo kultural eta sexual bat da, feminitate ez oso nabarmena duen neska politak izendatzeko. Ideia da "zure aldamenean bizi zen neska hura" gogoratzen dizula. Femme fataleren kontrakoa izango litzateke. "Aldameneko mutila" ere erabiltzen da.

Aldameneko neskak pertsonalitate irekia da, bere helburu sozial, ekonomiko eta sexualak disimulatzen ez dituena. Arketipo gisa hartzen duen mutilak txikitatik maiteminduta izan zuen auzoko neska hori du gogoan. Gurasoei aurkeztu ahal zitzaien neska zen, lagunkoia eta maitagarria. Ameriketako Estatu Batuetako komedia erromantikoetan ohikoa da horrelako pertsonaia bat egotea, benetako maitasunaren irudi.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]