Alegia (literatura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dortoka eta bi ahateak alegiako irudia. Alegietako pertsonaiak animaliak dira maiz.

Alegia helburu didaktikoa duen literatura idatziaren azpigeneroa da. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Prosan idatziak egon daitezke, baita bertso sorta baten itxura hartu ere. Gehienetan ikaskizun batekin amaitzen dira. Ikaskizuna bertsotan egon ohi da buruz ikas dadin. Ikaskizun hori atsotitza izan daiteke edo atsotitz itxura izan dezake.

Ezaugarriak

Komeni da argi eta garbi bereiztea alegia eta antzeko helburua --jokaera etiko jakin bat sustatzea-- duten beste testu-tipo batzuk: ipuina, parabola, sermoia. Alegiak, ipuinak bezala, ahozko literaturan daude erroturik. Bertsotan zein prosan idatzita egon daitezke. Haur eta gazte literaturatzat hartu izan da maiz, prosa didaktikoa edo bertso didaktikoak. Prosa eta bertsoak nahastea ere gertatu izan da. Alegietan protagonista nagusiak bi animalia izan ohi dira. Biek ala biek kontrako ezaugarriak izan ohi dituzte. Normalean ez dira bi pertsonaiak maila beretik abiatzen, batak prestigioa du eta besteak fama txarra baina haien jokabidearen ondorioz ipuinaren amaieran prestigio aldaketak gertatuko dira. Alegiaren helburu nagusietako bat zenbait jokabideren ondorioak, ondorio txarrak normalean, erakustea da. Helburu didaktiko nagusia, beraz. Amaieran, modu labur eta eraginkor batez laburbildu ohi da irakatsi nahi zena. Amaiera horri alegiaren erakutsia edo ikaskizuna deitu izan zaio.

Testu-tipo bezala literatura testuen artean koka daiteke, helburu didaktikoarekin bereziki.

Ezaugarri nabarmenenak hauek dira:

  • Zenbait jokabide etiko sustatzen ditu, zenbait jokabide etiko salatzen ditu.
  • Normalean testuaren bukaeran fabularen tesi etikoa laburbildu ohi da. Horri alegiaren erakutsia esaten zaio. Esaldi bat, bi esaldi, bertso labur batean laburbiltzen da alegia osoaren erakutsia.
  • Normalean testu laburrak izaten dira eta pertsonaia gutxi. Kontrako joera duten bi pertsonaia nagusi askotan.
  • Alegiak liburu bihurtu direnean irudi eraginkorrekin argitaratu egin dira maiz.
  • Ahozko literaturan dituzte erroak eta ahozko kulturara igaro izan dira maiz liburuetatik.
  • Animalien pertsonifikazioa.
  • Egiten den bizioen, ohitura txarren eta grina txarren deskripzioetan ez da ironia falta egoten. Bertuteen deskripzioetan ere ez.

Erakusgarri bat: katua eta sagua

Ez zen behin apur bat sagua, emakume zahar bat etxean bizi izan zen. Dama izan zen, izaki hauen beldur asko tranpak, jarri sagua hiltzeko. Beldur katua sagu emakumeen laguntza eskatzen da. - lagundu ahal zenidan katutxo-bai, zertan ...? ', erantzun zuen bakarrik kendu etxean dauden tranpak ', esan zuen, eta sagua- Mmm ... eta ... zer ematen didazu horren trukez? 'esan zuen katua hilda itxura egingo naiz zuk hil didazula esaten duzu eta heroi bat bezala geratuko zara, 'esan zuen, -konbentzitu nauzu ', esan zuen katua katuak etxean zeuden tranpak kendu zituen, baina sagua inoiz ez zuen bete bere hitza .Egun batean andre aurkitu pentsatu zuen katuak tranpak kendu zuela etxetik eta kalean utzi zuen katua. Alegia: ez fidatu entzuten duzun guztiaz.