Amelia Quintanal Martínez-Conde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amelia Quintanal Martínez-Conde
Bizitza
JaiotzaPuente Viesgo1937ko azaroaren 16a (86 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbol entrenatzailea eta jostuna

Amelia Quintanal Martínez-Conde, gustuko du Ameliuca izenez deitzea (Puente Viesgo, Kantabria, 1937ko azaroaren 16a) kantabriar jostuna eta futbol entrenatzailea izan zen. Emakumezkoen futbolaren aitzindaria izan zen, eta Espainiako emakumezkoen lehen entrenatzailea.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameliuca, horrelaxe deitzea gustatzen baitzaio, 1937ko azaroan jaio zen, El Ángel de Vargas auzoan (Puente Viesgo), Aingeruaren ermitatik gertu.[2] Sei nebekin batera hazi zen, Amelia ama, Borleñakoa, eta Arsenio aita, Vargasekoa. Bien artean mantentzen zuten familiaren ekonomia, abeltzaintza eta familiaren baratzea, hain zuzen ere. Aitaren familia abereen salerosketan aritzen zen. Aitaren heriotzak markatu zion haurtzaroa. Aitaren familiaren laguntza izan zuten, zeinekin 1946tik lau urtez elkarrekin bizi izan ziren, eta amaren familiak, ostera, etxebizitza bat eraikitzen lagundu zien . Etxe horrexetan bizi da Ameliuca.[1]

6 urterekin Vargasko eskola bateratura joan zen eta, ondoren, La Enseñanza barnetegian 4 urtez ikasi zuen. Familiaren etxera itzuli zen amari laguntzera, eta korrespondentzia bidez josteko teknikak ikasten jarraitu zuen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jostuntzari esker, familiari laguntza ekonomikoa eman zion, partikularrentzat josten hasi baitzen, batez ere, arreoak egiten.[1]

20 urte zituela, denda batean lan egin zuen, herriko mertzeria batean, eta, ondoren, arreta- eta salmenta-ardura izan zuen Vargas farmazia batean. Azkenik, 4 urte inguru, Buelnako San Felices izeneko beste farmazia batean lan egin zuen. Sasoi horretan hasi zen futbolean, Vargas Ayrón C F taldean. Oso gaztetatik hasi zen jokatzen, zelaia etxetik hurbil zegoen. Futbolkide guztiak gizonezkoak zituen.[1]

Espainiako emakumezkoen futboleko lehen entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an futboleko entrenatzaile txartela lortzea erabaki zuen, baina Futbol Federazioaren ezezkoarekin egin zuen topo, bai Kantabriakoarekin bai Espainiakoarekin. Ez zuen Emakumeen Ataleko Ordezkaritza Nazionalaren laguntzarik izan. Kirol-arlo bat bazegoen, baina beste kirol batzuen arloa zen. Egoera horrek agerian utzi zuen zenbait lanbidetan sartzeko eta aritzeko genero-aldea. Estatuko komunikabide askok bere kasuaren berri eman zuten, nazioarteko zalaparta eraginda.[3] Herriaren alde zerbait egin nahi zuenez, entrenatzaile gisa aritzeko gogoa Fernando Expósito (La Peña Expósito) emakume-futboleko taldearekin bete zuen, baina denbora labur batez, gizonen aldean emakumeek dituzten gutxiespenengatik.[4]

2019an, berrogeita hamar urte geroago, Kantabriako Futbol Federazioak ohorezko entrenatzaile saria eman zion. Inskripzioak hauxe jartzen zuen:

“Espainiako Emakumezkoen Futboleko lehen entrenatzailea”.[5]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Espainiako emakumezkoen futboleko lehen entrenatzailea.[5]
  • 2016 Vargas herriko lehen pregoilaria, urteetan txangoak edo jaiak antolatzen aktiboki laguntzeagatik.[1][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e admin. (2022-11-10). «Amelia Quintanal Martínez-Conde» Legado Cantabria.
  2. «amelia quintanal» arribayabajopro.com 2019-06-13.
  3. Ruiz, Pilar González. (2019-10-14). «La cántabra que quiso cambiar las normas del fútbol» El Diario Montañés.
  4. «Amelia: "No tuve el carné de entrenadora por ser mujer"» Diario AS 2019-11-14.
  5. a b «ENTREGADOS LOS TROFEOS DE LA GALA DE LA FCF» Federación Cántabra de Fútbol.
  6. «Fiestas de la Magdalena en Vargas 2016» Miplanhoy - qué hacer hoy en Cantabria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]