Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Propietate hau
Gune Historikoen
Erregistro Nazionalean

sartu du Ameriketako Estatu
Batuetako Barne Sailak

Babestutako objektuetan jartzen den plaka.

Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroa edo National Register of Historic Places (siglak NRHP), Ameriketako Estatu Batuetako jabetza historikoen zerrenda biltzen duen erregistro ofiziala da. Balio historikoengatik zaindu beharreko monumentu, leku, erakin edo objektuak biltzen ditu. Erregistroa sortu zenetik, ia esklusiboki Parke Nazionalen Zerbitzuak kudeatzen du, zein Ameriketako Estatu Batuetako Barne Sailaren menpekoa agentzia den.

Propietate motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune Historikoen Izendegi Nazionalak 5 kategoria ezberdinetan zerrendatzen ditu babestu beharreko propietateak:

  • Eraikinak. Edozein motatako eraikin motak izan daitezke, esaterako elizak, kartzelak, etxeak edo bestelako eraikinak.
  • Egiturak. Hegazkinak, gazeboak edo zubiak.
  • Objetuak. Monumentuak, eskulturak edo iturriak.
  • Lekuak. Historian gertakari garrantzitsu bat gertatu dne tokia, natur guneak edo arkeologia-eremuak.
  • Barruti Historikoa. Aurretik aipatutako moten multzoari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroa Aldatu lotura Wikidatan