Amiga 1000
| Amiga | |
|---|---|
1985eko lehenbiziko Amiga 1000 modeloa. |
|
| Mota | Ordenagailu Pertsonala |
| Merkaturatua | 1985eko uztailaren 24a |
| Deskatalogatua | 1987 |
| Prozesadorea | Motorola 68000 @ 7.16 MHz (NTSC) 7.09 MHz (PAL) |
| Memoria | 256 – 512 KB (8 MB gehienera) |
| Sistema operatiboa | Amiga OS 1.0 |
| Webgunea | http://www.amiga.com/ |
A1000 edo Commodore Amiga 1000, Commodore etxeko lehenbiziko ordenagailu pertsonala izan zen. 1985eko udan 1.295$ko salneurrian pantailarik gabe merkaturatua izan zen. Monitore analogikoa RGB 300$-tan erosgai zegoen. Hurrengo modeloak (Commodore Amiga 500 eta Commodore Amiga 2000) merkaturatu aurretik, A1000 ordenagailua soilik 'Amiga' bezala ezaguna zen.
A1000 ordenagailuak aurreko modeloetatik ezberdintzen duen hainbat ezaugarri ditu: Kaxan Amiga "checkmark" logotipoa zuen modelo bakarra izan zen; kaxa pittin bat goratua zegoen, bertan teklatua gorde ahal izateko ("teklatuaren gordelekua"); eta kaxaren barnekaldeak Amigaren diseinatzaileen sinadurak zeramatzan erliebe bat zuen, Jay Miner barne, baita Mitchy bere txakurraren oin-arrastoa ere.
Modelo hobetuagoek zaharkitua utzi arren, A1000aren erabiltzaile askok hau erabiltzen jarraitu zuten, eta sofware-eguneratze ugarien merkatu bat sortuarazi zuen. Prozesagailuaren eguneratze asko A1000an funtzionatzen zuen Motorola 68000 zokaloan txertatzen ziren. Gehigarri bezala, Rejuvinator izeneko produktu sail batek A1000an chipsets berrien erabilera erraztu zuen; eta Australian diseinatutako The Phoenix izeneko ama-plaka batek A3000aren chipset berbera erabili eta SCSIaz gain, A2000 ordenagailuekin bateragarria zen bideo sarrera ahalbideratu zuen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Commodore Amiga 1000 ordenagailuaren ezaugarrien orrialdea. (Ingelesez)
- Amiga etxearen webgunea. (Ingelesez)