Anamnesi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anamnesia, batzuetan historia klinikoa ere deitua, medikuak pazienteari edo honen inguruko norbaiti egindako elkarrizketa da. Honen bidez, sintomak antzematen saiatuko da, gaixotasunaren zantzuen bila.

Istorio klinikoaren atalak hauexek dira:

  • Kontsultaren zioa: Kontsultatzeko arrazoi nagusiak.
  • Aurrekin familiarrak: Senideek edukitako gaixotasun aipagarriak.
  • Aurrekin pertsonalak: Pazienteak izandako gaixotasun mediko eta kirurgikoak eta hartutako tratamenduak.
  • Oraingo gaixotasuna: Oraingo prozesuaren deskribapen ahalik eta zehatzena.

Miaketa fisikoarekin batera, anamnesia da medikuak diagnostikoa bilatzeko egin behar duen lehendabiziko urratsa.