Arakako araztegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arakako araztegia, Gasteizen, ura arazten den tokia da. Instalazio horretan lortzen dena, ura edangarria bihurtzea da,(adibidez Gasteizen, Arakako araztegian) eta hiritik igaro denean, ibaira itzularazteko kutsatu gabe (adibidez Gasteizen, Krispiñan). Arakako araztegian dagoen ura, Zadorratik eta Uribarri-Ganboa urtegiko presatik dator eta edangarria denean Gasteizko hirietara igarotzen da. Krispiñan dagoen ur zikina hiritik etortzen da eta han garbitzen da. Ura garbituta dagoenean Zadorra ibaira itzultzen da, Mediterraneora eramaten duena.

Urteko kontsumoaren ebaluazioa erakusten duenez 1987tik 2011 urteraino asko jaitsi dugu ur-kontsumoa. Igandeetan eta larunbatetan kontsumoa txikiagoa da, zergatik lantegi asko itxita egoten dira eta ekainetik uztailera kontsumoa handiagoa da, zergatik igerilekuak betetzeko eta landareak ureztatzeko ur gehiago behar dute beroagatik. Lan egunetan, 9etan kontsumoa handiagoa da (goizago jaikitzen garelako) eta jaietan 11etan (jendea beranduago esnatzen delako).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]