Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Irakasle-gela/Gogoeta txostenak

Gogoeta txostenak
Egileari buruz
IzenaMichael Mandiberg
Hezkuntza zentroaCollege of Staten Island/CUNY
Ikastaroari buruz
IzenaDiseinu eta bitarteko digitalen historia
Maila2/3. urteko graduatu ikasleak
JakintzagaiaMultimedia ikasketak / Artearen historia
Klasearen tamaina22
Bakarka edo taldeanBakarkakoa
Helburuak
Idazteko trebetasunak
Alfabetatze-digitala
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa
Lankidetza
Teknika eta komunikazio trebetasunak

Nire ikasleei eskatu nien Wikipedian izandako esperientziari buruzko gogoeta saiakera labur bat idazteko (2–5 or.). Gogoeta txostenari nota jartzeko, esperientziaz egiten zuten gogoetaren zorroztasuna eta sakonera hartu nuen irizpidetzat, baina txostena erabili nuen ere azken proiektua ebaluatzeko iragazki gisa.

Azken proiektuak 1.200 eta 2.000 hitz bitartean gehitu behar zituen ikastaroari lotutako artikulu zirriborro batean. Ikasleengandik espero zen infotaula bat sortzea, eta gutxienez 20 aipamen adierazgarri eta baliodun gehitzea. Ikasle bakoitzaren ekarpenen kalitate objektiboa ebaluatzeko artikuluaren historia erabil nezakeen arren, oso baliagarria izan zitzaidan norbere buruaren ikuskeran eta iritzian aldaketak ikustea, eta hori da, neurri handi batean, ikasleak Wikipedian idazten jartzeko izan nuen arrazoi bat. Ikasleek berek esanda, berretsi egin ziren haiek gehitutako testuaren bitartez nik susmatutako (edo ikusi nituela sinetsitako) aldaketak: ahaldunduta atera ziren, eraldatu egin ziren ikasleen ikertzeko trebetasunak, haientzat esker onekoa izan zen onura handiago baterako zerbait egitea eta, batez ere, haien idazkuntza hobetu eta akademikoki zintzo mantendu zuten.