Azaleko isurketa (hidrologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euri-uren azaleko isurketa.

Azaleko isurketa edo gainazaleko isurketa lurraren gainean sortzen den ur-isurketari deitzen zaio hidrologian. Euria egiten duenean, lurraren gainazalera erortzen den ura infiltratzen ez bada, ur hori isuri egingo da gainazaletik, ibilguetara iritsiko da eta itsasoratu. Ibaiek eta errekek, beraz, azaleko isurketa garraiatzen dute. Lurpeko isurketarekin oso lotua dago, azaleko isurketa erraz bilakatu baitaiteke lurpeko isurketa (infiltratzen denean), edo alderantziz (akuifero bateko ura iturri batetik irteten denean).

Eremu naturaletan eta hiriguneetan oso ezberdinak dira azaleko isurketak. Eremu naturaletan, euriaren zati txiki bat transformatzen da isurketa, gehiena landaretzak atxikitzen duelako edo infiltratu egiten delako. Hiriguneetan, bestalde, gainazal iragazkor handia dutenez, euriaren zati handi bat bilakatzen da azaleko isurketa. Lurraren iragazgaizte mailak, beraz, eragina du uraldietan. Bestalde, hiriguneetan metatzen diren kutsagai kopuruaren ondorioz, isurketa sortzen den eremuaren izaerak inpaktua du uraren kalitatean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.