Azpibitartekari (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Musikaren teorian, azpibitartekari, nota eskala batetako seigarren notari deritzo. Adibidez, Do nagusiaren eskalan (piano batean, soilik tekla zuriek osatzen duten eskala, germanierazko idazkeran C bezala idazten den Do notatik hasia), azpibitartekaria, A edo la nota izango litzateke, eta, kasu horretan, azpibitartekariaren akordeak, A, C eta E edo la, do eta mi notak izango lituzke. Eskala nagusi batean, azpibitartekaria, tonikoaren tonalitate erlatiboa da. Beste teoriko batzuk, Superdominatzaile deitzen dute, supertonikoarekin egiten den bezala, dominatzailearen gainetik baitago (horregatik super aurrizkia).

Musikaren teorian, azpibitartekariaren akordea, VI erromatar zenbakiarekin irudikatzen da.