BBC Music Magazine

Wikipedia, Entziklopedia askea
BBC Music Magazine
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaingeles
ArgitaletxeaBBC

classical-music.com
Twitter: musicmagazine Edit the value on Wikidata

BBC Music Magazine hilabetekari britainiarra da, eta musika klasikoa du ardatz nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko irailean argitaratzen hasi zen, BBC Worldwide, BBCren filial komertzialaren eskutik, Warner Music Enterprisesekin batera.[1][2] 2012tik Immediate Media Company da editorea.

1993tik aldizkariak AEBetako edizio bat du.[3] EdukietanBBC Radio 3 irratiaren materialak argitaratzen dira nagusiki, musika klasikoarekin lotuak, baina jazz eta world music. atalak ere badaude. Aldizkaria audio CD batekin banatzen da, askotan BBC kateak eginiko lan luzeen grabaketak. 37.530 aletako tirada du, eta irabaziak BBCra itzultzen dira. Artikuluen gaiak anitzak dira, hala nola zuzendari famatuei buruz edo XXI. mendeko musika klasikoaren joerak.[4] Besteak beste, Andrea Gonzalez Caballero gitarra jole euskalduna ere aipatua izan da bertan.[5]

BBC Music Magazineren aurreko editoreen artean Helen Wallace eta Oliver Condy daude. 2022ko urtarriletik editorea Charlotte Smith da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joe Logan. (29 November 1994). «When Words Fail» Philly.
  2. Karen Kaplan. (7 February 1995). «Company Town» Los Angeles Times.
  3. Karen Kaplan. (7 February 1995). «Company Town» Los Angeles Times.Karen Kaplan (7 February 1995).
  4. Shave, Nick. (October 2009). «The Shape of Sounds to Come» BBC Music Magazine (Andrew Davies) 18 (1): 26–32..
  5. «ANDREA GONZÁLEZ ​- GUITARRISTAS  -  Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  6. Freya Parr. (2021-11-09). «BBC Music Magazine announces Charlotte Smith as its new editor» Classical Music.com (BBC Music Magazine).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]