Bai Euskarari ziurtagiria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzeko helburuarekin, euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute.

Ehunka enpresa, saltoki eta era guztietako hainbat entitatek dagoeneko lortu eta erabiltzen dute Bai Euskarari Ziurtagiria. Bezeroak euskaraz hartzea eta euskarazko kalitatezko zerbitzuak eskaintzea lehiakortasunarekin lotzen dituzten enpresak kreditatzen ditu ziurtagiriak.

Entitate horien guztien ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusitzat eta balio horrexengatik jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.

Ziurtagiriak euskarak lanerako balio duela adierazten du. Onurak ere ekar ditzake, hala nola: balio erantsia, entitateen lehiakortasuna areagotzea, eskariari profesionaltasunez erantzutea, gertutasuna eta konfiantza transmititzea, barrura begirako motibazioa, atxikimendua eta pertsonak asebetetzea, erantzukizun soziala, irudia hobetzea, bezeroen aurrean sinesgarritasuna... abantaila horiek guztiak ditu. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat.

Bai Euskarari ziurtagiria 2000 urtean sortu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak eta ziurtagiria kudeatzeko sortu zen 2007an Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiria da Bai Euskarari Elkartearen proiektu nagusia eta horrez gain, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzera bideraturiko hainbat proiektu ditu martxan: Bai Euskarari Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak eta Lanabes, Araban Euskara Lanean.

Ziurtagiriaren mailaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila ezberdinak daude:

  • “Euskararen bidean” ziurtagiria: Euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen ari diren enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiria: Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • “Zerbitzua eta lana euskaraz” ziurtagiria: Zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.

Ziurtagiria lortzeko irizpideak eta funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila bat edo bestea lortzeko kontuan hartzen diren irizpideak bost ataletan banatzen dira:

  1. Pertsonen hizkuntza gaitasuna
  2. Erakundearen irudia
  3. Kanpo komunikazioa
  4. Barne komunikazioa eta lan-tresnak
  5. Pertsonen kudeaketa

Lehen hiru atalak euskaraz dituztenek "Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria eskuratuko dute; bost atalak euskaraz dituztenek "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagiria eskuratuko dute. Gainerako entitateek "Bidean" maila izango dute.

Bai Euskarari komunitatearen parte den entitateak euskara maila hobetzeko behar duen aholkularitza eta baliabideak jasotzen ditu, Bai Euskarari Elkartearen jarraipen, ebaluazio eta sustapen lanarekin.

Bai Euskarari Ziurtagiri bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bai Euskarari Ziurtagiria – Merkataritza eta Ostalaritza

Saltoki eta ostalaritza puntuek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa. Honek ere aurretik azalduriko hiru mailak hartuko ditu bere baitan.

  • Bai Euskarari Ziurtagiria – Sarean

On line negozioek erabiliko duten Bai Euskarari ziurtagiria, euskara mailaren bereizgarri gisa.

Ziurtagiri honek balioan jarri nahi ditu beraien zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneak. Jakin badakigu egunerokotasunaren ehuneko altu bat Interneten bizi dugula, aisialdia eta lana digitalizatu ditugula. Hori horrela izanik, Bai Euskarari Elkarteak Interneten ere euskaraz bizi eta lan egiteko baliabideak eta laguntza eskaini nahi ditu.

Ziurtagiri espezifiko honek bi maila izango ditu: 'Euskararen Bidean -Sarean-' eta 'Zerbitzua euskaraz -Sarean-'; euskararen presentzia eta erabileraren arabera, bat edo beste eskuratu ahal izango dute atari digitalek. Gainera, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin aurrerapausoak emateko bidea zehaztu eta beharrezko baliabide eta aholkularitza jaso ahal izango dute.

Euskara maila neurtzeko, bi atal nagusi hartuko dira kontuan: alde batetik, irudi korporatiboari dagokionez, webgunearen atal, informazio eta edukiak euskaraz dauden baloratuko da. Bestetik, kanpo harremanei erreparatuta, idatzizko harremanetan, ahozkoan eta komunikazioan euskara nola erabiltzen den aztertuko da.

Zerbitzu eta baliabide gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendu beharra dago hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa.  Azken emaitza gorago zehaztutako Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideetan oinarritzen da.

Era berean, euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea jaso da; horretarako, praktika egokiak eta eredugarriak eskaintzen ari da Bai Euskarari Elkartea. Halaber, emandako jarraibideak hainbat adibiderekin hornitu dira, abentura honetan murgildu nahi duten enpresei bidea erakusteko eta errazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]