Balantze
Wikipedia(e)tik
Kontabilitatean, egoera-balantzea edo, besterik gabe, balantzea enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da. Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza baliabideekin batera.
Balantzeak hiru atal ezberdin bereziten ditu:
- enpresak daukana (eraikinak, makinak, dirua, ...) aktibo izenez ezagutzen da,
- enpresak bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak kanpokoak pasibo izenez ezagutzen da
- aktiboa osatzeko erabilitako berezko fondoak ondare garbia (bazkideen ekarpena edo kapitala) da.
Balantzea orekazko egoera bat isladatu behar du: alde batetik, aktiboa eta, bestetik pasiboa eta ondarea garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baita. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.