Banzhaf-en adierazle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Banzhaf-en botere adierazlea talde batek botu bidez hartzen diren erabakitzeko egoeretan erabiltzen den botere adierazlea da da. Politikan erabili ohi da adierazle hau, talde politikoen indarra bere mende dituzten botu kopuruek baino hobeto adierazten baitu.

Banzhaf-en adierazlea kalkulatzeko, koalizio irabazle guztien zerrenda eman behar da eta hauetako bakoitzean erabakior diren talde guztiak ezartzen dira. Koalizio irabazle batean, talde erabakiorrak bere boturik gabe koalizioa irabazle suertatuko ez litzatekeela eragiten dutenak dira. Talde bati dagokion Banzhaf-en adierazlea, koalizio irabazle guztietan talde guztiak erabakiorrak diren aldi guztietatik, taldea erabakiorra den aldi kopuru erlatiboa da.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal batean talde ezberdinek duten botu kopuruak azaltzen dira jarraian:

A:4 B:3 C:2 D:1

Gehiengoa 6 botuz lortzen da.

Koalizio irabazleak, bakoitzean talde erabakiorrak azpimarratzen direlarik, hauek dira:

AB, AC, ABC, ABD, ACD, BCD, ABCD

12 egoera erabakiorretatik, Ari 5, Bri 3, Cri beste 3 eta Dri bakarra dagozkie. Beraz, Banzhaf-en adierazleak 5/12=%42, %25, %25 eta %8 dira hurrenez hurren. Aipagarria da B eta C taldeek botu kopuru ezberdina eduki arren, botere berdina dutela adierazleak emandako emaitzen arabera, botu kopurua boterearen adierazgarri ez delako seinale.