Bengt Strömgren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Fundazioa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:55, 27 abendua 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Bengt Strömgren, 1957

Daniar astrofisikaria (Göteborg, Suedia, 1908 - Kopenhage, 1987). Espazioko gas-hodeiei buruzko azterketetan aitzindari izan zen. 1940an Kopenhageko Behatokiko zuzendari izendatu zuten. Strömgrenek ikusi zuen espazioko gas-hodeiak hidrogeno ioituz zeudela osatuak, inguruan hidrogeno ioitugabea zutela, eta hidrogeno ioitua oso ingurune mugatuetan zegoela kokatua. Espazioko gaien kopuruaz azterketak eta neurketak egin zituen (hidrogenoa, helioa, eta abar), eta gaur egun onartzen diren balioen antzekoak aurkitu zituen. Izarren egitura eta osagaiak aztertu zituen, eta izarren espektroa neurtzeko saioak ere egin zituen.

Erreferentziak