Eusko Jaurlaritza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Jaurlaritzaren armarria, Euskadikoaren bera
Eusko Jaurlaritzaren armarria, Euskadikoaren bera

Eusko Jaurlaritza Euskadi edo Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da eta egoitza nagusia Gasteizen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan du eskumena. Jaurlaritzaren burua Lehendakaria da (gaur egun, EAJ alderdiko Juan Jose Ibarretxe ). Eusko Legebiltzarra edo parlamentua da Eusko jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako gerra garaian, aurreneko lehendakari Jose Antonio Agirre izan zelarik. Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako Autonomia Estatutuak. Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, Karlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zutelarik.

[aldatu] Antolaketa

Eusko Jaurlaritzak hamahiru sailetan banatzen ditu bere funtzioak. Sail bakoitzak sailburu bana du:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak