Bi denbora (halterofilia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi denbora. Clean mugimendua ikus daiteke
Bi denbora. Jerk mugimendua

Bi denbora, halterofilian, kirol honetako bi probetako bat da, arrankadarekin batera.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba honetan, bi fase ezberdin daude: lehenean, (ingelesez CLEAN deritzona), kirolariak, barratik tiratuz eta erdi jarriz, barra jasotzen du, honen azpian egon arte. Hondoren, tentetu egiten da, barra, sorbalden inguruan eutsiz. Bigarrenan (JERK), bizkarra pixkat okertuz, barra buru gainetik jasotzen du, hankekin bultzatuz eta besoak erabat luzatuz. Jasotzaileak, oinak plano berean mantendu behar ditu prozesu guztian, eta, bigarren fasean, hankak erabat luzatu behar ditu.

Proba honen aldaera bat dago, non oinak plano ezberdinetan eta hankak okertuak mantentzea baimentzen den. Jasotzaile gehienek, bigarren mugimendua, hankak pixkat okertuz eta bat-batean luzatzen dituzte, malguki efektu bat eraginez, gorputza, barraren azpian jartzeko jaisten duten unea, honela jasotzea osatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bi denbora (halterofilia) Aldatu lotura Wikidatan