Bide berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 15 apirila 2015
Gironako (Katalunia) bide berde bat.

Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaiaetarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.

Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.