Aurpegibiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bifaz» orritik birbideratua)
Behe Paleolitoko silexezko aurpegibikoa. Tolosako Historia Narturalaren eta Etnologiaren museoa

Aurpegibiko edo bifaz bat, Paleolitoan gizakiak sortu eta erabili zuen harrizko tresna bat da. Beraz, gizakia egiten hasi zen tresna zaharrenetarikoa da.

Izen hori du bi alde izaten dituelako. Hiruki forma izaten dute, alde batean punta dute eta kontrakoan forma borobila eta lodiagoa.

Ohiko erreminta izan zen Behe Paleolitoan eta Erdi Paleolitoan. Pieza zakar eta sinplea da, eta esku-aizkora gisa identifikatu izan da, baina badakigu beste funtzio batzuetarako ere erabili zirela, hala nola ebakitzeko, arraspatzeko, arrailtzeko, zatitzeko…[1]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Bifaz» arqprehistorica 2013-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.