Historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Historia gaiari buruz.
Klio, historiaren musa grekoa, Pierre Mignard margolariarena

Historia, gizarte zientzien metodoak erabiliz iragana aztertzen duen zientzia da, eta bereziki gizadiaren iragana aztertzen duen zientzia. Historia deitzen deitzen zaio, halaber, idazkera sortu zenetik gaur arteko aro historikoari; horren aurreko aroari historiaurre deritzo. Historia diziplinaren helburua iraganeko gertakarien informazioaren biziraupena bermatu, oraina ulertu eta etorkizunean gerta litekeena aurreikustea da. Historialari deritze historia ikasi, aztertu eta idazten dutenei. Bestalde, izan diren eta ez direnen inguruko kontakizun eta ipuinei istorio izena egozten zaie, ez historia.

Historia hitzaren jatorria grezierako Οιδa ("badakit") hitzean oinarritzen da. Hortik Ιστορια ("ikerketa edo informazioa") eratorri zuen, eta hortik latinezko historia hitza.

Non hasten da historia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hourglass.jpg

Oro har, iragan guztia gertatu denetik historia dela esan baliteke ere adiera klasikoei jarraiki historia gizaki eta gizarteen denboran zeharkako joana dugu gizakia gizaki denetik edo iraganeko gertakari jakin batez geroztik, horrela historia iraganeko une batetik une honetara arte doan aroa genuke, eta historiaren hasiera irizpide subjektiboek zehazten dute.

Zenbaitentzat historia unibertsoaren beraren edo lur planetaren sortzearekin hasten da, besteentzat berriz historia gizakia bere arbasoengandik eboluzionatu ostean hasten da. Badira historia idazkerarekin hasi zela diotenak idazkerak jakituriaren transmisioa irauli zuelako edota historiaren hasera gertakari erlijiosoei esleitzen diotenak, adibidez zenbait kristau korronteek historiaren muga Jesukristoren jaiotzan ipintzen dute. Muga den lekuan dela ere, historia izenez aipaturiko aroaren aurreko garaiari historiaurrea deritzo eta historia bera azpi-aro anitzetan banatzen da.

Iragana aztertzen dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

liburuak izan dira historiaren gordailu nagusia

Esan bezala historiaren amaiera orainean dagoela argi badago ere historiaren hasiera zehaztugabea da, eta irizpide subjektiboen bidez lehenago hala beranduago ezarri dezakegu. Tradizionalki historiak lehen erregistro idatziak ditugun arotik aurrerako garaia landu du. Gizakiaren arbasoetatik Homo sapiens bihurtzeko bidea ordea antropologiaren lan eremuak hartzen du. Iraganean gizakiak soilik ez baizik eta izaki guztiek izan duten eboluzioari historia natural esaten zaio eta historia ikuspuntu horretatik aztertzen duten diziplinei natura zientzia deritze horien artean biologia eta bere espezialitateak daudelarik. Izakiei soilik begiratu gabe materia guztiaren iragana lurraren sortzerartekoa geologiak aztertzen du eta lurra existitzen ez zeneko garaiak berriz fisika eta astronomiari dagozkio. Filosofiak denboraren joana eta gertakariak ere aztertu ditu muga jakinik izan gabe eta bereziki arrazoi eta motibazioak aztertuz. Diziplina guztiek aztertzen dute gehiago hala gutxiago eskuartean dutenaren historia, horrela historia ekonomiko, zientziaren historia edo medikuntzaren historiaz arituko gunateke.

Historiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaren aita deritzon Herodotoren bustoa

Historia beraren historia aztertuko bagenu Grezia klasikoko historialariak izango genituzke Europan behintzat, beren garaiari buruzko testigantza fidagarria uzteaz arduratu ziren lehenak. Ditugun antzinako idazkiez soilik hitz egin dezakegunez (ziurrenik dokumentu baliotsu ugari galdu baita) gaurdaino oso egoera honean iritsi direlako eta gertakariak kontatzeko moduarengatik Halikarnasoko Herodotoren idatziak ditugu lehenetariko testu historikoak, hori dela eta Halikarnasoko Herodotori historiaren aita esaten zaio, gaurdaino iritsi zaigun Herodotoren obra bakarra Historia deitzen da hain zuzen ere.

Historiako herri esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro eta garai guztiek izan dituzte zibilizazio eta herri famatuak, batzuk indarkeria medio sekulako lurraldeak menperatzeagatik, besteak teknologia, zientzia eta kulturari eginiko ekarpenak direla eta eta beste batzuk utzi dizkiguten misterio eta galderengatik, hona hemen horietako batzuen diagrama:

Trantsizio2.1.jpg

Historiaurrea >>> Sumer >>> Babilonia >>> Egipto >>> Grezia >>> Txina >>> Olmeka >>> Persia >>> Kartago >>> Antzinako Erroma >>> Hunoak >>> Frankoak >>> Arabiarrak >>> Bizantzio >>> Maiak >>> Mongoliarrak >>> Inkak >>> Espainia >>> Japonia >>> Otomandar Inperioa >>> Frantzia >>> Erresuma Batua >>> Alemania >>> Sobiet Batasuna (SESB) >>> Estatu Batuak (AEB) >>> Europar Batasuna (EB)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Historia Aldatu lotura Wikidatan