Bigarren mailako domeinu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

DNS sistema hierarkikoan, bigarren mailako domeinu bat goi mailako domeinu baten ondoren dagoen domeinua da. Esate baterako, eu.wikipedia.org helbidean, wikipedia da bigarren mailako domeinua.

Bigarren mailako domeinuak orokorrean domeinu izena erregistratu duen erakundearekin izaten du zerikusia. Goi mailako domeinu batzuek ordea bigarren mailako hierarkia bat ere sortzen dute, erakunde mota definitu ahal izateko. .uk domeinuarekin gertatzen da hauxe, esate baterako, zeinak erakundeentzako .ac.uk eta enpresentzako .co.uk bigarren mailako domeinuak eskaintzen dituen, adibidez.