Bolatxoaren jolas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bolatxoaren jolasa Parisen.

Bolatxoaren jolasa leku publikoetan egiten duten jolasa da, askotan iruzur bilakatzen dena.[1]

Iruzurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileek ikusleei diruaren truke trebetasun-jolas batean parte hartzeko gonbita egiten diete. Jolas hori irabaziz gero, biktimak diru asko eskuratzeko aukera izango du. Jolasa kalean egiten da, mahai txiki baten gainean. Gehien erabiltzen den jolasa xafla edo edalontzi batekin estaltzen den bolatxoa non dagoen asmatzea da. Biktimak jolasa erraza dela pentsa dezan, edalontziak mugitzen dituen pertsonaren (jolasa zuzentzen duen pertsona, alegia) inguruan, apeu bat edo gehiago biltzen dira, eta haiek badakitenez edalontziak mugitzen dituenak bolatxoa non utziko duen, erraz irabazten dute dirua. Hasieran, biktimari ere irabazten uzten dio; horrela, zorte onak animatuta, diru kantitate handia jokatu dezan. Eskua begiak baino azkarragoa da; beraz, mahai gainean diru asko dagoenean, biktimak erremediorik gabe jokatutako diru guztia galdu egiten du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]