Britainiar Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
British Academy
Britainiar Akademia
Ezarpena 1902
Mota Akademia nazionala
ErrektoreaNicholas Stern
KokapenaLondres,
 Erresuma Batua
Helbidea10–11 Carlton House Terrace, Londres, Erresuma Batua
Koordenatuak51°30′24.18″N 0°07′51.78″E / 51.5067167°N 0.1310500°E / 51.5067167; 0.1310500
Webgunea www.britac.ac.uk

Britainiar akademia (ingelesez: British Academy), Erresuma Batuko humanitateen eta gizarte zientzien akademia nazionala da. 1902an errege estatutu baten arabera ezarri zen eta 800 kidetik gora ditu. Akademia erakunde independentea da eta burujabetza osoa du.

Britainiak akademiako kide bezala aukeratua izatea, humanitateen eta gizarte zientzien arloan, izan daitekeen errekonozimendu gorena da herrialde horretan. Kideek (Fellows) beren gutunetan FBA siglak erabili ditzakete beren izenaren atzean.

Akademiak ondoko helburu hauek ditu:

  • Jakitunen interesen ordezkaritza nazioan eta kanpoan.
  • Gorentasun errekonozimendua eman.
  • Ikerkuntzaren aurrerapena lagundu eta sustatu.
  • Nazioarteko trukeak eta lankidetza lagundu.
  • Ikerkuntzaren ulerkuntza publikoa sustatu
  • Ikerketen emaitzak argitaratu.

Britainiar Akademiako lehendakariak 1902tik

Ikus, gainera