Londres
Wikipedia(e)tik
|
Londres |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Berezko izena | London | ||
| Herrialdea | |||
| Eskualdea | Londres Handia | ||
| Alkatea | Ken Livingstone (LP) | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua |
1.579 km2 | ||
| Sorrera | erromatar hiria: Londinium | ||
| Biztanleria | 7.500.000 (2005) | ||
| Dentsitatea | 4.697 bizt/km² | ||
| http://www.london.gov.uk | |||
Londres (ingelesez London) Ingalaterra eta Erresuma Batuko hiriburua da. Tamesis ibaiaren ertzetan eta Britainia Handiko hegoaldean kokatuta, 43an fundatu zuten ingelesek, Londinium izenpean. 7.500.000 milioi biztanle edukita, Londres Europar Batasuneko bigarren hiririk handiena da, Parisen atzetik baino ez.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Tamesis ibaiak zeharkatzen du hiria, eta bitan banatzen. Ibaiak izugarrizko eragina izan du hiriaren garapenean. Londres ibaiaren ipar-ertzean fundatu zen eta mende askotan zehar zubi bakarra egon zen, Londres zubia (London bridge), hain zuzen ere. Honen ondorioz, Londreseko hirigunerik garrantzitsuena iparraldean kokatuta dago, baita zinema, antzerki, gune historiko eta turistikorik inportanteenak ere. XVIII. mendean zubi gehiago eraiki zirenean, hiria norabide guztietan zabaldu zen.
Londresek klima ozeaniko eta epela du. Udak oso gutxitan izaten dira beroak (bataz-besteko tenperatura uztailean: 18º) eta neguak ere nahiko epelak izan ohi dira (bataz-besteko tenperatura urtarrilean: 6º). Udan tenperaturak ez dira 33 ºC-tik igotzen. Tenperaturarik handiena 2003ko beroaldian jaso zen, 38,1ºC-koa izan baitzen.
Londres Europa osoko hiririk kutsatuena da, berdegune handiak izan arren. Auto eta industriek ke-kopuru handia isurtzen dute hiri barnean.
[aldatu] Historia
Jatorriz hiri zeltarra, erromatarrek gotortu eta Londinium izendatu zuten, Tamesis ibaiaren inguruan eraikiz. Garai honetan, Londres Britainiako hiriburu bihurtu zen, erromatarrek V. mendean Britaniar uhartea abandonatu ostean, hain zuzen ere.
Erdi aroan, Londres Westminsterreko Abadiaren inguruan hazi zen. Abadia honetan, Ingalaterrako errege guztiak koroatzen ziren. Normandarren garaiaren amaiera arte, Londreseko Dorrea izan zen monarkiaren egoitza nagusi, gaur egun Koroaren bitxiak gordetzen diren leku berean. Denboraren poderioz, Londres erromatar hura gaur egungo finantza auzo bihurtu zen (City delakoa, hain zuzen ere).
Londres norabide guztietan zabaldu zen zabaldiak, basoak, herriak eta abar barneratzen. XVIII. mendetik, XX. mendeko lehenengo erdialdera, Londres Britainiar Inperioaren hiriburu izan da. 1666. urtean sute handi batek hiriaren zati handi bat suntsitu zuen. Berreraikuntza hamar urtez luzatu zen, eta Christopher Wren arkitektoa izan zuten buru. Arkitekto ospetsu honek eliza asko berreraiki zituen, San Paulo katedrala, besteak beste. 1759an Britainiar museoa zabaldu zuten.
XIX-XX mendeetan Londres munduko hiririk handiena izan zen, eta 1863ko urtarrilaren 9an hiriko metroaren linea zabaldu zuten, munduko lehena.
Bigarren Mundu Gerran Luftwaffe Alemaniako aire armadak etengabe bonbardatu zuen Londres, Ingalaterrako Borrokako erasoetan batez ere. Sarraldi honek 30.000 londrestar hil eta hiriaren gune asko desagerrarazi zituen. Behin gerra bukatuta, Londres izugarri hazi zen eta erralentizazio handia jaso zen; suntsitutakoa atondu eta berreraiki zen, berdegunez osatu eraztun-berdea edo "Green Belt"-a eraikiz.
1997an su-etena iragarri arte, IRAk gogor eraso zuen Londres, Britania Handiko gobernua eta Ipar Irlandako Sin Féinn alderdia negoziatzeko presioa egiteko asmoz.
2005eko uztailaren 6an, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Londres aukeratu zuen 2012ko Joko Olinpikoen egoitza izateko. Hortaz, Joko Olinpikoak hiru bider ospatuko duen munduko hiri bakarra da Londres, 1908 eta 1948 urteetan ospatu ostean.
[aldatu] Barrutiak
[aldatu] Central London
"City" deitzen den auzoa, Erresuma Batuko udalbarruti finantzierorik garrantzitsuena da, eta munduko nagusienetarikoa ere. Azkenengo hamarkadetan, izugarrizko edifizioak eraiki dira, Tower 42 esaterako (1990rarte Inglaterrako eraikinik altuena, Nat West Tower bezala ezagutua) eta orain dela gutxiko 30 St Axe, 2003an egina.
Londreseko alde honetako biztanleria oso eskasa da (7.000 biztanle inguru), baina lanegunetan 300.000 pertsona baino gehiago biltzen dira bertan.
Azkenengo urteotan, hainbesteko pilaketa dela-eta, Canary Wharf auzoa agertu da City-aren ordezko finantzia-gunea izateko.
Covent Garden-en, Izarren kalea aurki daiteke, Hollywood-eko Ospearen Pasialekura ordezkatzeko sortutakoa.
[aldatu] West End
West End aisialdi eta erosketetarako auzorik nagusiena da. Lekurik nabarmenena Trafalgar Square da, duda barik; baita Oxford Street erosketa-kale ospetsua ere. Kale honen parean Regent Street etorbidea ere aurki dezakegu, elektronika, jostailu, ordenagailu edote Hi-Fi produktuetan espazializatua.
West End-ean ere Soho ezaguna aurki dezakegu, pub, jatetxe, kafetegi, antzerki, zinema, eta bestelako lokalek osatutako zonaldea. Sohoa gay-komunitatearen bizilekua da ere, eta zine eta telebista produkzio asko burutzen dira bertan. Hortik gertu Picadilly Circus aurki daiteke baita Mayfair, Green Park, eta Bond Street guneak ere.
[aldatu] East London
East London barrutia berreraikuntza-prosezu batean dago murgildurik (Thames Gateway proiektua), Londres 2012.urtean Joko Olinpikoen egoitza bihurtzeko. Horretarako azpiegitura eta edifizio handiak dira abian.
[aldatu] Docklands
80ko hamarkadatik aurrera garatu zen hiriaren parte hau. Hasieran biltegiz beteta zegoen lekua, artistek eta bestelakoek estudioetan bilakatu zuten, eta honek sare kultural handia sortu zuen. Ondoren, inmobiliariek parte hartu zuten eta etengabeko aldaketan dago murgildurik geroztik. London Docklands Developtment Corporation (LDDC) korporazioa sortu zen prosezua aurrera eramateko; eta urte batzuk geroxeago Canary Wharf gunea inauguratu zen, non Erresuma Batuko eta Europa osoko edifiziorik altuena dagoen.
Momentu horretatik hona, edifizio eta etxeorratz asko eraiki dira, bankuei eta bestelako enpresei toki apropos bat emateko. Bertara HSBC edo Barclays bezalako entitateak hurbildu dira.
Garapen honi lotuta, jatetxe, taberna, pub eta gau-klub asko agertu dira Docklands-eko gune honetan. Trenbide sareak Londreseko metroarekin lotzen du Bank, Shadwell, Conning Town eta Stratford geltokietan
Erresidenteen perfilak ere aldaketa sakona jaso du, lehen behe-mailako jentea bizi zen lekuan eta gainbehera sakonean sartuta zegoen gunea guztiz berriztu delako eta eri eta goi-mailako biztanleak bizi direlako orain.
[aldatu] Ekonomia
Londres munduko negozio-gunerik garrantzitsuenetarikoa da, eta munduko lau lekurik inportanteenen artean dago (New York, Tokio eta Parisekin batera)
Europako bigarren gune ekonomikoa izanda, urtez urte, Londreseko ekonomiak Erresuma Batuko Barne Produktu Gordina-BPDren %30a sortzen du, 345 bilioi Libera (£) 2005ean.
Londreseko arrakasta ekonomikoa hainbat eta hainbat faktoreei lotuta dago. Alde batetik, ingelesa munduko hizkuntza globala erabiltzeak erraztu du Londres ekonomikoki hastea, Estatu Batuekin erlazio handia baitauka. Bestalde, trenbide eta aireportu sare eraginkor eta zabal bat edukitzea oso onuragarria izan da hiriarentzat. Gobernuak oso influentzia gutxi du ekonomian eta zergak nahiko txikiak dira. Horretaz aparte, historikoki, Londres munduko ekonomia gunerik nagusienetarikoa izan da, eta bere horretan mantentzen da.
Londreseko biztanleriaren %85a (3,2 milioi pertsona) zerbitzuen sektorean dihardu, eta beste milioi erdi biztanle mantentze-lanetan eta eraikuntzan egiten du lan.
Londreseko finantza-gune nagusienak City, Westminster, Canary Wharf, Camdn & Islington eta Lamberth & Southwark dira.
Finantza esportazioak garrantzia handikoak dira Erresuma Batuko ekonomiarako, 300.000 pertsona baino gehiago aritzen baitira Londreseko finantza-gunean. Londresek 480 banku baino gehiago ditu, munduko beste edozein hirik baino gehiago. Stock Exchange munduko burtsa handiena da, New York eta Tokiok batera sortzen dutena baino handiagoa. Eguneko bere transferentzia 683 milioi dolarretakoa da.
Turismoa ere diru-iturri inportantea da Londresen, 2003. urtean 35.000 pertsona baino gehiago aritu zirelako sektore honetan. Urtero 27 milioi turista erakartzen ditu Londresek.
[aldatu] Garraiobideak
Londreseko garraiobide publikoak ez dira soilik garraiobide bat, benetako nazio-sinboloak baizik. Hortaz, munduko elementu publizitariorik garrantzitsuenetarikoak eta ezagunenetarikoak dira. Garraiobide-sarea Transport for London sozietate publikoak kudeatzen du. Herriarteko garraioak (trenak eta hegazkinak), beste sozietate pribatu batzuk kontrolatzen dituzte, eta haien artean British Airports Authority (BAA) da nagusiena, Londreseko Heathrow, Gatwick eta Stansted aireportuak kudeatzen dituena.
[aldatu] Metroa (The Tube)
Londreseko metroa, askotan "The tube" bezala ezaguna dena ere, mundu osoan inauguratu zen lehenengo metro-sarea izan zen, eta gaur egun munduko sarerik handienetariko eta luzeenetarikoa da. 1863ko urtarrilaren 10ean hasi zen ibiltzen, Metropolitan Railway izenpean. Hortik, hain zuzen ere, "metro" edota "metropolitar" izena. Lurrazpiko lehen garraiobidea izan zen. Gaur egun, jatorrizko ibilbide hori "Hammersmith & City" lineak osatzen du.
Londreseko metroak 274 geltoki ditu, 12 lineatan banatua, eta 408 kilometrotan zehar ibiltzen da. 2004-2005 urteetan, metroak bidaiari-errekorra lortu zuen, 976 milioi pertsona mugitu baitzituen, 2,67 milioi bidaiari eguneko, gutxi gora-behera. Ibilbidearen %55a lurgainetik ibiltzen da.
Hiri barrutik ibiltzeko modurik errezena da ziurrenik, lineen arteko aldaketa egitea ez baita zaila eta hiriaren punta batetik bestera mugitzeko era erreza eta erosoa baita.
[aldatu] Trenbideak eta geltokiak
Londres Erresuma Batuko trenbide sareari lotuta dago, baita Europako sareari eta aireportuei ere. 50 tren-geltoki ditu hiri osoan zehar sakabanatuta. Geltokirik handienak eta ospetsuak honako hauek dira:
- Charing Cross
- London Bridge
- Paddington (Heathrow aireportuarekin lotura zuzena)
- Victoria (Gatwick aireportuarekin lotura zuzen)
- Liverpool Street (Stansted, Southend eta City aireportuekin lotura zuzen)
- King's Cross (Luton aireportuarekin lotura zuzena)
- Waterloo (Eurotunel-a, Londres lotzen ditu Paris eta Europarekin)
[aldatu] Aireportuak
Sei aireportu ditu Londresek:
- Heatrow- Nazioarteko hegaldietarako aireporturik nagusiena, hiritik 24 kilometrotara dago kokatuta. Munduko konpainia handienen egoitza eta eskalabide da (British Airways, Virgin Atlantic, bmi (British Midlan). Lau terminal ditu, eta bosgarren bat abian da. 2005.urtean, 67.9 milioi bidaiarik erabili zuten, Europako airoporturik erabilienean bihurtzen.
- Gatwick- Bigarrena inportantziari begira, konpainia garrantzitsuenen egoitza da. Londresetik 48 kilometrotara kokatuta dago eta 2 terminal ditu. 2005ean, 31.5 milioi bidaiarik erabili zuten aipatutako aireportua.
- Stansted- Hiritik 56 kilometrotara dago, eta Ryanair bezalako koste-baxuko konpainietarako erabiltzen da batez ere. 2005ean, 20,9 bidaiari milioik erabili zuten aireportu hau.
- Luton- Koste-baxuko hegaldietarako erabilia. Londresetik 56 kilometrotara kokatuta, 7 milioi bidaiarik erabili dute dagoeneko. 2030.urterako bidaiari-kopurua laukoizteko proiektua abian da.
- City- Jet pribatuentzat erabilia batez ere, aireportu txiki hau hiritik 10 kilometrotan kokatua. 1.19 milioi pertsona ibili dira City-tik.
- Southend- Txikiena eta urrunena, hiriburutik 64 kilometrotara dago, kostaldetik gertu. Aireportu-militar bezala sortua, hegaldi gutxi kudeatzen ditu, mila bidaiariko kopurua lortu gabe. Hala ere, zabalkuntza handi bat eraikitzeko proiektua burutuko da datozen urteotan, 2 milioietara heltzeko.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Musika
- Musika klasikoa:
- Aretoak: Royal Albert Hall eta Royal Opera House.
- Orkestrak: London Symphony Orchestra eta Royal Philarmonic Orchestra.
- Rocka: The Rolling Stones taldea.
[aldatu] Londrestar ezagunak
- William Blake (1757-1827), idazlea.
- Lord Byron (1788-1824), idazlea.
- Harold Pinter (1930-), idazlea.
- Elizabeth Taylor (1932-), aktorea.
- William Watson (1715-1787), fisikari eta medikua.
- Virginia Woolf (1882-1941), idazlea.
[aldatu] Kirolak
- Futbol taldeak: Arsenal FC, Tottenham Hotspur, Chelsea FC, West Ham United, Fulham, Crystal Palace, Queens Park Rangers.
[aldatu] Hedabideak
The Guardian, The Times eta The Daily Telegraph egunkariak hiriko garrantzisuenak dira.
[aldatu] Euskal Diaspora
- Basque Society-Euskal Elkartea: Oxford House. Derbyshire Street, Bethnal Green.


