Brubaker

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:22, 22 urtarrila 2016

Brubaker 1980ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariaren espetxe drama bat da. Tom Murton eta Joe Hyams idazleen 1969ko Accomplices to the Crime: The Arkansas Prison Scandal ("Krimenerako Eskuhartuak: Arkansaseko Espetxe Eskandalua" liburuan oinarritua dago, honetan benetazko espetxe eskandalu baten xehetasunak azalerazten zirelarik. Bertan, Robert Redford, Yaphet Kotto, Jane Alexander eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten.

Bitxikeria gisa, gaur egun aski ospetsua den Morgan Freeman aktorearen lehenbiziko agerpen edo antzezpenetako bat izan zen, espetxeko preso gisa.

Filma honek Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen: W.D. Richter (gidoia/istorioa) eta Arthur A. Ross (istorioa).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XX. mendean eraikia, Arkansas estatuko Wakefield espetxeak bere hormen artean 300 preso baina gehiago dauzka. Urteak igaro hala bertako presoen bizi baldintzak okerrera egin dute (eraso sexualak, tortura, egoera txarrean dagoen janaria, osasun aseguruari iruzurra...). Droga trafikoaren leku zikina eta bertako zaindarien artean ustelkeria nagusi da. Egoera honen maila oso txarra denez espetxearen zuzendaria aldatu da. Brubaker (Robert Redford) eta Bullen (David Keith) preso berriak espetxera iritsi berri dira, baina preso batzuk Bullen bahituko dute. Bahitzaileek egoera hau konpontzeko zuzendari berriarekin biltzartzea eskatzen dute. Brubaker haiengana aurkeztuko da: zuzendari berria da, espetxeako errealitatea ikertzeko ezkutuan etorria... Brubaker zuzendari karguan jartzen den unetik "preso" zegoela bere begiez ikusi ahal izan duen egoera latza eta presoen baldintza txarrei amaiera ematen saiatuko da...

Aktoreak

Kanpo loturak