Arkansas
|
Arkankas |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Ezizena: The Natural State (Estatu Naturala) | |||
| Goiburua: Regnat populus | |||
| Hiriburua | Little Rock | ||
| Hiri handiena | Little Rock | ||
| Eremua | 137,002 km² | ||
| Biztanleria | 2,673,400 (2006) | ||
| Dentsitatea | 19.82 bizt / km² | ||
| Gobernadorea | Mike Beebe (D) | ||
| Senatariak | Blanche Lincoln (D) Mark Pryor (D) |
||
| Laburdura ISO 3166-2 |
Ark. US-AR |
||
| www.arkansas.gov | |||
Arkansas Ameriketako Estatu Batuetako hego-erdialdeko estatua da. 137.733 km2 ditu, eta 2,9 milioi biztanle zituen 2010eko zentsuan. Estatuko hiriburua eta hiri nagusia Little Rock da.
Eduki-taula |
Inguru naturala [aldatu]
Behe Mississsippiren arroan, Arkansas ibaiadarrak zeharkatzen du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. Mississippi ibaiaren alubioi zabaldiak hartzen ditu estatuko ekialde eta hegoaldea. Mendebaldea eta iparraldea menditsuak dira (Ozark mendiak).
Historia [aldatu]
Espainiarrek esploratu ondoren, Arkansas Louisiana frantsesaren parte izan zen. 1803. urtean Ameriketako Estatu Batuen mendera igaro zen, eta 1836an estatu federal bihurtu zen.
Hegoaldekoekin lerratua 1861ean (Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila), 1868an, berriz, Estatu Batuetako estatu bihurtu zen.
Orval Faubus bertako gobernadoreak eskolari zegokionez bultzaturiko politika arrazistak (zuriak eta beltzak eskola bereizitan banatuak) tirabirak sortu zituen Arkansasko biztanleria zuriaren eta aginpide federalaren artean (1957-1959).
Ekonomia [aldatu]
Nekazari herria da gehienbat (soja, kotoia, arroza); meatzeak ere garrantzitsuak dira: petrolioa, gas naturala eta, batez ere, bauxita. Industria guztiz berria da.
Arkansastar ospetsuak [aldatu]
- Bill Clinton (1946-), AEBetako presidentea (1993-2001).
Kanpo loturak [aldatu]
|
||||||||||||||||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.