Captatio benevolentiae

Wikipedia, Entziklopedia askea

Captatio benevolentiae. Erretorikazko figura hau etimologikoki latinetik dator: "captatio" hitzak zerbait bilatzeko ekintza adierazten du, eta "benevolentia", onginahia, borondate on. Figura honekin publikoaren atentzioa erakarri nahi du egileak, hizlaria zein idazlea. Gehienetan gezurrezko modestia erakutsiz, egileak berak egin ditzakeen akatsen aurrean publikoaren ulertzea eskatzen du.

Hona hemen Inozentzio Olea bertsolariaren adibide bat:[1]

Irakurleai

O, irakurle maitagarriok,
bildurrez natorkizute!
Goierri-lore auen usaia
gustatuko ote zaizute?
Nola diran zuentzat
artu batuzek beintzat,
eta barka zaidazute
gaizki landatu ditudalako
zimeltzen bazaizkizute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goierriko lorak. Donostia: Auspoa, 1970, 15.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]