Catalina Martín López de Bustamante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catalina Martín López de Bustamante
Bizitza
JaiotzaEspainia
HeriotzaXIX. mendea
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa eta alfereza

Catalina Martín López de Bustamante (Espainia, ? - Espainia, XIX. mendea) gerrillaria izan zen Independentziaren Gerran, eta zalditeriako alferez izendatu zuten, ausadiarengatik.[1]

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Independentziaren Gerran, borroka gogorrak izan ziren, harik eta 1814an frantziarrak Espainiako lurraldetik kanporatuak izan ziren arte, Gaztelako, Portugalgo eta Ingalaterrako indar militarren batasunari esker; eta Gaztelan eta Extremaduran zehar ibili ziren gizon zein emakume gerrillari askoren ekintzari esker, frantziaren planak sabotatzeko.[2]

Gerrillari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalinak Toribio Bustamente, Medina de Riosecoko Correos-eko administratzailea zen osabaren ondoan borrokatu zuen.[3] 1810eko otsailaren 18an Pablo Morilloren taldeko gerrillariek Extremadurako Valverde de Leganés herrian (Badajoz) frantziarrei egin zieten enboskadan nabarmendu zen, eta harrituta utzi zituen Charles- Victor Beauregard jeneralaren brigada.[4] Katalinak etsaien tropen aurka borroka egin zuen. Herri hori gordetzen zuten 300 soldadu frantsesen eraso egin zieten. Erasoak ehun hildako baino gehiago eragin zizkion etsaiari.[5] Catalinaren ausardia prentsan jaso zen eta oihartzuna izan zuen nazio mailan. 1810eko martxoaren 23an, Fernando VII.a Borboiaren izenean, Armadako Alférez de Caballería titulua jaso zuen Badajozen, bere mailako foruarekin, bereizgarriarekin eta soldatarekin.[2]

1810eko udan, Monfragüetik hurbil izandako ustekabeko eraso batean, zazpiehun frantziarri Tajo ibaitik pasatzea galaraztea lortu zuten eta baja asko eragin zizkieten. El Diario de Mallorcak zioenez, «bi etsairen atzetik zebilela, labankada bat jaso zuen esku batean, eta beste bat kaskoan». Catalinaren ondoan borrokatzeko izena eman zuen beste emakume bat ere aipatzen du, Francisca de la Puerta.[4]

Valverdeko gertakariaren ondoren, bere karrera militarra gorantz joan zen. Gerra amaitu ondoren, 1815ean, Badajozeko Artxibo Probintzialean gordeta dagoen gutun bat idatzi zeun Zafratik, Zalduntzako-tenienteorde mailaz sinatuta. Extremadurako armadaren intendente nagusiari bidalitakoa, zor zizkioten atzerapen garrantzitsuen berri emateko, eta «jan ahal izateko baliabidez larri zegoela, bere oldata laburra (…) urtarrilean eta otsailean soldata erdia abino ez zuela jaso ea Errege Haziendak 1814. urtean, eta otsailean Ogasun Sailak, 11236 erreal eta 33 bellon-maravedi zorrean zituela.[2][4]Erregua entzun zuten; eta egun batzuk geroago, probintzia horretako armadako diruzainak zegokion soldataren 3.000 erreal aurreratu zizkion. Albiste horren ondoren ez dakiguCatalina Martini buruz ezer.[2]

Nahiz eta heroi-jarrera izan nazionalki, ezezaguna da Valverde de Leganéseko biztanle askorentzat, herri hori baita bere ausardiaren lekuko.[2]

Ez dago nahikoa daturik biografia osatzeko. Agustín Fernández Caballerok, Tras las huellas de un pueblo lanean, «valverdeña de pro» definitu zuen, frantsesen aurkako ekintza heroikoa justifikatuz. Hala ere, ez dakigu ziur non jaio zen, eta ez da baztertzen aurretik ere Antonio Morillok komandatutako soldadu-gerrillarien talde nahasiaren kide izatea.[2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1810 Fernando VII.aren izenean – Badajozen jaso zuen Armadako Alférez de Caballería titulua, bere mailako foruarekin, bereizgarriarekin eta soldatarekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]