Christianshavn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christianshavn auzoa Kopenhagen.

Christianshavn Kopenhageko Indre By barrutian dagoen auzoa da, 2007 arte barruti propioa eratu zuena. Mundu mailan ezaguna den Christiania hiri librea bertan kokaturik dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte artifizialen gainean eraikita dago eta Kopenhageko barneko kaiaren kanal nagusiak banatzen du Kopenhageko alde zaharretik. Amager uhartetik aldiz Stadsgraven ubideak. 3'43 km²-ko azalrea du eta 10.140 biztanle. Christianshavn kanalak erdi erditik zeharkatzen du auzoa eta honen bukaeran Christianshavns Torv plaza txikia dago, auzoaren erdigunea dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristian IV.ak Kopenhage gotortu nahian hiria eta Amager uhartearen artean zeuden paduretan dikeak ezarri zituen 1618-1623 urteetan. 1639rako jadanik merkatal herrixka bat eta gotorleku txiki bat sortuak ziren bertan, Christianshavn ("Kristianen kaia") izena zutena. Hurrengo mendeetan gotorlekua handitzen joan zen eta 1870. kamarkadan Kopenhageko harresiak eraitsi baziren ere Christianshavnekoek bere horretan iraun zuten XX menderarte.

Gaur egun Indre By barrutian badago ere oraindik bere kontseilu propioa mantentzen du eta herri izaera nabaria dauka. Bestalde langile auzoa dela esan daiteke. 1970. hamarkadan hippie mugimendua iritsi zen eta Christiania hiri librea antolatu zuen auzoaren hego-ekialdean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]