Close (sistema-deia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irekitako Fitxategi bati buruz sistema eragileak mantentzen duen informazioa askatzen du sistema-dei honek. Programaren bukaeran erabili ohi da, erabilitako fitxategi bakoitzeko behin.

int close(int fd);

Fitxategi deskribatzaile bat ixten du, horrela ez dio erreferentziarik egiten fitxategi bati eta berrerabili daiteke.

Parametroa

  • fd: fitxategi deskribatzailea

Emaitza

  • 0: fitxategia arazorik gabe itxi da.
  • -1: errore bat egon bada.