Crash (2004ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Crash 2004ko drama filma da, Paul Haggisek zuzendua eta idatzia. Hiru Oscar irabazi zituen 2005ean, tartean film onenarena.

Zuzendariari gertatutako benetako pasadizo batean oinarrituta, filmean, arraza eta klase gatazkak hizpide, Los Angelesko hainbat hiritarren bizipenak kontatzen dira. Hori dela eta, protagonista askoko filma da.