Paul Haggis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Haggis
photo: David Shankbone

Paul Edward Haggis (London, Ontario, 1953ko martxoaren 10) Kanadako zinema gidoigilea eta zuzendaria da, Oscar sariaren irabazlea.

Hollywoodera 1975ean joan bazen ere, azken urteotan lortu du arrakasta Paul Haggisek. 2004an Clint Eastwoodek zuzendutako Million Dollar Babyren gidoia idazteagatik Oscar izendapena jaso zuen. Eastwood zuzendaritzaperako James Bradleyen Flags of Our Fathers liburua zinemarako egokitu du Haggisek.

Zuzendu ere zuzendu du Haggisek. Bere lehen filma Red Hot izan zen, zein bideo euskarrian baino ez zen argitaratu. Bigarrenarekin, Crash filmarekin hain zuzen ere, zorte handiagoa izan du, sei Oscar sarirako izendapen jaso baitzituen. Haggisek filmaren gidoia idazteagatik eskuratu zuen Oscar. Bere hirugarren filma, Honeymoon with Harry, 2006an da estreinatzekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Haggis Aldatu lotura Wikidatan