Diamagnetismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Diamagnetismoa lehen aldiz antzeman zen 1845. urtean Michael Faraday-ren eskutik, ikusita nola iman batek bismuto zati bat aldaratzen zuen.

Diamagnetismoa momentu dipolar konkretu batean ematen den fenomenoa da, non, material ferromagnetikoak ez bezala, gorputza eremu handiagoa den zonetara joan beharrean, eremu txikiagokoetara doan.

Materia eta substantzia guztiak atomoz eta molekulaz osatuta daude. Elektroiak, bere nukleoaren inguruan biraka dabiltza, eta dipolo magnetikoa txikiak bailitzan bezala kontuan hartu ditugu

Materialaren partikulak ez dute momentu dipolar magnetiko iraunkorra, elektroi bakoitzak, bere momentu dipolar magnetikoa dauka eta elkar anulatzen edo neutralizatzen duen elektroi simetriko bat daukalako, eta ez da B edo eremu magnetiko nabari bat sortzen. Gainera, beste iturri batekin kanpo eremu bat aplikatu ezkero, induzituriko eremua, kanpo eremuaren kontra orientatuko da.

Superreroale gehienak diamagnetikoak dira, izan ere elektroi bikote pare duten material gehienetan ematen da, nahiz eta bati horrela ez izan. Material diamagnetiko adibideak honako hauek dira, urrea, kobrea, germanio, bismutoa gas nobleak, ura, beira, silizioa eta grafitoa besteak beste.

Eremu magnetiko baten presentzian, aplikatutako eremu magnetikoaren aurka momentu magnetikoak induzitzen dira

Materiaren momentu dipolar atomikoa edo molekularra ma izango da:

-B=0 denean ma =0 izango da mtotala = 0

-B ≠0 denean ma ≠0 izango da mtotala ≠ 0