Dvorak giltzadia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dvorak giltzadi sinplifikatua

Dvorak giltzadia edo Dvorak giltzadi sinplifikatua mekanografiatzeko giltzadi mota da. 1936an August Dvorak doktoreak eta bere koinatuak, William Dealey doktoreak patentatu zuten. Ingelesez azkar eta akats gutxirekin idazteko ondo pentsatutako giltzadia omen da.

Estandar bihurtu den QWERTY giltzadiari aurrea hartzeko sortu zen. Izan ere, QWERTY giltzadia XIX. mendean sortu zen idazteko makinak mekanikoak zirenean. Garai haietan idazteko makinetan ezin ziren gehien erabiltzen ziren letrak atzamar indartsuenen menpe utzi eta makina egileen kezka nagusienetako bat, bi letra elkarrekin trabatuta geratzea zen. Kezka horrekin diseinatu zen QWERTY giltzadia baina idazmakina saltzaileek "typewiter" (mekanografo) oso azkar eta letrak trabatu gabe idaz zezaten, Remington enpresako ingeniariek goiko lerrora eraman omen zuten R letra.

Hasierako idazmakina mekanikoetan, azkar idazterakoan, letren giltzak elkar trabatzeko arrisku handia egoten zen. Hori ahalik eta gutxienetan gertatzeko sortu zen QWERTY giltzadia.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dvorak giltzadia Aldatu lotura Wikidatan