Edmund Cartwright

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edmund Cartwright

Edmund Cartwright (Nottinghamshire, 1743ko apirilaren 24a - Hastings, Sussex 1823ko urriaren 30a) ingeles apaiz asmatzailea izan zen.

Lehenengo ehungailu mekanikoa asmatu zuen. Asmakizun honen bidez, haria egiteko makinetan hobekuntzak egitearen ondorioz, lan hau erraztu zuen. Pertsona batek makina bat baino gehiagoren ardura hartuko zuen eta ondorioz, hariz egindako lana merketu eta produktibitatea handitu zuen. Hari eskaintzaren gorakada bere gain hartu ahal zuen ehunaren industriak.

Aipatu behar da bere lehenengo asmakuntza hainbeste akats izan zituela eta beraz, makina hauek beranduago hobetu behar izan zituela.

1785ean patentatu zuen bere asmakizuna eta Manchesterren ohial fabrika handi bat sortu zuen bostehun ehungailurekin.

Oxfordeko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Elizabeth McMacekin ezkondu zen Edmundek 19 urte zituenean. Elizaren anglikanoko apaiza ere izan zen izan ere bertako apaizak ezkondu ahal dira.