Manchester
- Artikulu hau Ingalaterrako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Manchester (argipena).
|
Manchester |
||
|---|---|---|
| — Hiria eta Metropolitar barrutia — | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | City of Manchester | |
| Estatua Herrialdea Eskualdea Konderria |
Ipar-mendebaldea Manchester Handia |
|
| Koordenatuak | 53°28′0″N 2°14′W / 53.46667°N 2.233°WKoordenatuak: 53°28′0″N 2°14′W / 53.46667°N 2.233°WInvalid arguments have been passed to the {{#coordinates:}} function | |
| Eremua | 115,65 km2 | |
| Biztanleria | 2.547.700 bizt. (2007) | |
| Dentsitatea | 22.029,4 bizt./km² | |
| http://www.manchester.gov.uk | ||
Manchester Ingalaterrako ipar-mendebaldeko hiri bat da, North West England eskualdean dagoena. Ingalaterrako hiririk handienetan zazpigarrena da (441.200 biztanle 2005ean).
Manchestertik hurbil, Liverpoolgo portua dago, Europako garrantzitsuenetarikoa.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
- 1780an Richard Arkwrightek hiriak kotoiarekin lotuko zuen jarduera handiari hasiera eman zion.
- 1830ean Manchesterren amaitu zen lehenengo trenaren ibilaldia bidaiariekin, Liverpooletik etorrita.
- 1845ean Friedrich Engelsek "Die Lage der arbeitenden Klasse in England" ("Ingalaterrako langileen egoera") lana idatzi zuen aurreko urteetan Manchesterren egon ondoren.
- 1894an itsasontzietarako ubidea zabaldu zuten, 58 kilometrokoa.
- 1940ko abenduaren 22an ejerzito alemaniarrak hiria bonbardatu zuen.
- 1961 eta 1983 artean industria arloko krisialdi sakona jasan zuen hiriak, tartean Margaret Thatcherren gobernuak hartutako erabaki batzuen ondorioz.
- 1996ko ekainaren 15ean Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak atentatu bortitza egin zuen hirian, kalte ekonomiko ugari ekarriz, hildakorik egon ez arren.
Musika[aldatu]
The Smiths, The Stone Roses, Inspiral Carpets, The Chemical Brothers eta Oasis taldeak nabarmendu dira mundu mailan 1980ko hamarkadatik, besteak beste.
Kirolak[aldatu]
Manchester United eta Manchester City FC hiriko futbol talde nagusiak dira, lehenengoa Europako inoizko hoberenen artean ere egonda.
Manchestertar ezagunak[aldatu]
- Robert Edwards (1925-), Medikuntzako Nobel Saridun biologoa.
- Morrissey (1959-), The Smiths taldeko abeslaria.
- Noel Gallagher (1967-), Oasis taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea.
Iruditegia[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Manchester hiriko webgune ofiziala
|
||||||||||||||