Elur-bola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elur-bola
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Generoa: Agaricus
Espeziea: Agaricus arvensis
Ezaugarriak
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Edible toxicity icon.png 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Elur-bola, Azpibeltza edo Larrisusoa (Agaricus arvensis) perretxiko espezie bat da.

Espezie hau Flavescentes taldekoa da. Perretxiko hauen azala eta mamia ebakitzen direnean horitzeko joera dute, eta anis, almendra mingots, iodoformo, medizina edo fonol usaina ere bai. Schaeffer aktibakorraren bidez erreakzio positiboa ematen du. Perretxiko handia da hau. Bere txapelak 25 cm-rainoko diametroa du. Hasieran txapel esferikoa da, gero ganbila eta azkenik laundua. Txapeleko azala zuriska da baina horitzeko joera du. Azal leuna da, edo zuntzeskatsua, eta maiz askotan pitzatua, hezetasun eta tenperaturaren bapateko aldaketen arabera. Orri aske eta hertsiak, hasieran zuriskak, gero arrosak eta azkenean kolore marroi-ilun eta beltzen tartekoak. Hanka mardula, zilindrikoa eta gutxi gorabehera luzea. Oinaldea lodiagoa du eta bikoitza da. Goikoa, edo benetako eraztuna, leun eta mintzairea eta behekoa matazatua. Beheko eraztun hau errezel orokorrak utzi du eta "gurpil horztun"aren forma du. Mamia trinkoa eta zuria da eta ebakitzen badugu, hasieran horizurbilera aldatuko da eta geroxeago okreskara. Oso anis usain fina du, oina arraskatuz gero batik bat. Esporak eliptikoak eta kolore arre-ilunekoak dira. Jateko ona da.

Agaricus campestris-ekin nahastu ohi da, baina honen mamia ebakiz gero arrosa kolorera aldatzen da, ez du anis usainik, txikiagoa da eta eraztun bakuna du, ez bikoitza.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, udazken-hasieran agertzen da, baita udaberrian ere baina ez horren maiz. Larreetan eta eremu ongarrituetan sortzen da, "sorginen korro" edo zirkulu-formako talde handitan abere larreetan; inoiz edo behin basoen barnealdean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elur-bola Aldatu lotura Wikidatan