Emil Racoviță

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emil Racovitaren erretratua

Emil Racovita (Iași, 1868ko azaroaren 15a - Cluj-Napoca, 1947ko azaroaren 17a) errumaniar biologoa izan zen.

Itsas faunari buruzko ikerketak egin ondoren, leizeetako fauna aztertzen hasi zen eta bioespeleologiaren oinarriak ezarri zituen. René Jeannelekin batera leizeetako faunari buruzko lehen aldizkaria kaleratu zuen, eta 1920an espeleologiako lehen institutua sortu zuen Clujen. Leizeetako animalien bizi-baldintzak, troglobioen bilakaeraren ereduak, haien ugalketa, geografia-banaketa eta zoologia-sistema ikertu zituen lehen biologoa izan zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emil Racoviță Aldatu lotura Wikidatan