Eneida Marta
Eneida Marta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ginea-Bissau, XX. mendea |
Herrialdea | Ginea-Bissau |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
eneidamartamusic.com | |
Eneida Marta (Ginea Bissau, c. 1973) Ginea Bissauko abeslaria da portugesez eta Ginea-Bissauko kreoleraz abesten duena.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artista familia batean jaio zen eta gaztetan hasi zen abesten. Juca Delgadorekin batera serioago hartu zuen musika ibilbidea[1] eta 2001. urtean atera zuen aurreneko diskoa, Nô Stória, eta hurrengo urtean bigarrena, Amari. Bigarren disko honek Putumayo munduko musiken diskoetxearen arreta erakarri zuen eta nazioarteko birari ekin zion. 2006an hirugarren diskoa iritsi zen Lôpe Kai. "Mindjer Dôlce Mel" abestiarekin Munduko Musiken lehiaketa irabazi zuen eta Putumayok Acoustic Africa bilduman sartu zuen[2]. 2008ko nazioarteko biran Womex elkarteak 3.000 delegaturen aurrean kantatzeko aukera eman zion.
2019an atera zuen laugarren diskoa, Ibra izenekoa.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Acoustic Africa (2006) - "Mindjer Dôlce Mel" abestia
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Eneida Marta - WOMEX» www.womex.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
- ↑ a b «Eneida Marta» www.alg-eventos.pt (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eneida Marta – Nô Stória (2001, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eneida Marta – Lôpe Kai (2006, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eneida Marta – Ibra (2019, Digipack, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).