Eraikigintzaren Kode Teknikoa (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eraikigintzaren Kode Teknikoa (aurrerantzean EKT) araudi eta eremu legala da, Espainiako eraikinen kalitatea, euren atondurak barne, bermatze aldera bete beharreko eskakizun basikoak arautzen dituena. Eskakizun basiko hauek segurtasuna eta bizigarritasuna dute oinarri. 1999an argitaratutako Espainiako Eraikuntzaren Antolamenduaren 38/1999 Legean (gazteleraz Ley de Ordenación de la Edificación edota LOE), jada, eskakizunon beharra adierazten zen, gerora garatu beharreko kode tekniko bati egokituz eskakizunon xehetasunak garatzea[1]

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateak araudiaren euskaratzea koordinatu zuen. Hala, 2012. urtean argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuak Eaikigintzaren Kode Teknikoa (EKT) izenarekin[2].

Dokumentuen egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EKTak, oso modu orokorrean, bi zati nagusi ditu[3]:

  • Lehenbiziko atalak EKTaren ezarpena baldintzatuko duten xedapenak ditu hizpide, orokorrean.
  • Bigarren atalak "Oinarrizko dokumentua" (DB) delakoek osotzen dute; dokumentu bakoitzak eskakizun basiko bati erantzungo dio. Hortaz, alor tekniko bati buruz jardungo du, hala nola: irisgarritasuna, sutearen kontrako segurtasuna, energia aurrezpena... Era berean, DB bakoitzak hainbat sailetan banatuko da, eskakizun basikoaren esparru garrantzitsuenak arautuz.

EKTaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 314/2006 Errege-Dekretua: EKTaren onarpena jasotzen du, 2006ko martxoaren 17an. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE nº74, 2006/3/28).
  • 1371/2007 Errege-Dekretua: Zarataren kontrako babesa oinarrizko eskakizunaren onarpena eta 314/2006ko Dekretuan hainbat aldaketa islatzen ditu, 2007ko urriaren 19an. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE nº254, 2007/10/23).
  • Akatsen-zuzenketa: Aurreko Dekretuen zuzenketak islatzen ditu. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE nº304, 2007/12/20).
  • Akatsen-zuzenketa: Aurreko Dekretuen zuzenketak islatzen ditu. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE nº22, 2008/1/25).
  • 1675/2008 Errege-Dekretua: Aurreko Dekretuak aldatzen ditu. Espainiako Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE nº252, 2008/10/18).
  • 173/2010 Errege-Dekretua: Erabilpen-segurtasun oinarrizko eskakizunaren baitan irisgarritasuna txertatzen duena (BOE nº61 2010/3/11).

Oinarrizko eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko eskakizunek, esan bezala, segurtasuna eta bizigarritasuna dute helburu, eta xede bakoitzak hiru DB-tan garatzen da EKTean:

Segurtasunaren inguruko DB-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egitura-segurtasun oinarrizko eskakizuna (Seguridad Estructural)
  • Sutearen aurreko segurtasun oinarrizko eskakizuna (Seguridad en caso de Incendio)
  • Erabilpen-segurtasun oinarrizko eskakizuna (Seguridad de Utilización). 173/2010 Errege-Dekretuaren onarpena eta gero, Erabilpen-segurtasun eta irisgarritasun oinarrizko eskakizuna bihurtu da (Seguridad de Utilización y Accesibilidad)

Bizigarritasunaren inguruko DB-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osasungarritasun oinarrizko eskakizuna (Salubridad)
  • Zarataren kontrako babesa oinarrizko eskakizuna (Protección frente al ruido)
  • Energia aurreztea oinarrizko eskakizuna (Ahorro de Energía)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azken xedapenetako bigarrena, 38/1999 Legea, azaroaren 5an, Eraikuntzaren Antolamenduarena. BOE 266. zbk., 1999ko azaroaren 6an
  2. Eraikigintzaren Kode Teknikoa (EKT), 2012, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua. ISBN: 978-84-9860-695-9
  3. 3. art., 314/2006 Errege Dekretua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]