Erakusleiho

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:12, 16 apirila 2015
Arropa-denda bateko erakusleihoa.

Erakusleihoa denda batean salgaiak erakusteko prestatzen den espazio bat da, kristalez itxia, kanpotik igarotzen den publikoak dendara sartu gabe aukeran dauden salgai eta eskaintza berezien berri izan dezan. «Isilezko saltzailea» dela esan ohi da, garrantzitsua baita bezeroaren eta saltzailearen arteko lehenengo harremana sortzeko. Hori dela eta, erakusleihoen diseinua komunikazio-tresna garrantzitsua da marketin arloan: produktuak aukeratuak izan behar dira eta modu ordenatu eta erakargarrian jarri behar dira erakusleihoan. Erakusleihoarekin batera, bezeroa erakartzeko garrantzitsuak dira, baita ere, dendaren izena eta logotipoa azaltzen dituzten kartel edo errotulazioa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erakusleiho Aldatu lotura Wikidatan