Marketin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marketin arloaren ardura da zer, zein preziotan, non eta nola saldu erabakitzea

Marketina, batzuetan merkatuteknia edo merkadoteknia ere deitua, era egokienean ondasun eta zerbitzuak sortu, euren ezaugarriak komunikatu, merkaturatu eta bezeroari eskaintzeko jardueren multzoa da, helburua ondasun edo produktuaren balioa eta enpresa eta bitartekariei dakarkien mozkina handitzea izanik, bezero eta gizarte osoaren beharrak eta desirak asetuz. Ohizko uste baten aurka, marketin arloaren helburua ez da zuzenean edo epe laburrean salmentak handitzea soilik eta bestelako helburuak ere jaso ditzake, hala nola bezeroaren fideltasuna eta produktuaren ezagutza. Bestalde, ondasun eta produktuen markoa gaindituz, marketin tresnak gizartean ideiak eta baloreak zabaltzeko ere erabil daitezke.

Marketin arloak biltzen dituen jarduerak produktuaren diseinua, marka, aurkezpena, salmenta-modu eta tokia, prezio-politika, promozio eta publizitatea barne hartzen ditu besteak beste. Jarduera hauek lau arlotan sailkatzen dira, marketin nahasketa osatuz: produktua, prezioa, banakuntza eta komunikazioa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marketin Aldatu lotura Wikidatan