Erizaintza
Wikipedia(e)tik
(Erizaintik berbideratua)
Erizaintzan, gaixoak zaintzeaz gainera, osasunaren aldeko prebentzio lanetan ere jarduten da. Irudian, erizaina txerto bat jartzen.
Erizaintza, modu autonomo eta medikuekin lankidetzan, medikuntzaren arlo eta jardueretan lan osagarriak burutu eta gaixo eta ezinduen zaintza helburutzat dituen diziplina eta lanbidea da. Erizaintzan jarduten duten profesionalei erizain deritze. Gaixoak behatu, zaindu eta kontrolatzeaz gainera, erizainek osasunaren sustapenerako lanak ere egiten dituzte, prebentzio edo osasunaren administrazio lanetan.
[aldatu] Historia
Zeelanda Berria izan zen lehenengo herrialdea erizainen jarduera nazio mailan arautzen, 1901eko irailaren 12an "Nurses Registration Act" izeneko legearen bidez.
[aldatu] Espezialitateak
Gaur egun erizain espezialistak erabat araututa ez dagoen arren, arlo batzuetan banatzen da euren jarduera:
- Emaginak: Erditze naturalean laguntzen dutenak, batzuetan ginekologoekin elkarlanean baina askotan era autonomoan.
- Pediatriaren arloa.
- Psikiatriaren arloa.
- Medikuntza intentsiboaren arloa: ZIU (Zainketa Intentsiboetako Unitatea) eta ABU (Anestesiaondoko Bizkorketako Unitatea) zerbitzuetan.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Arabako Erizainen Elkargo Ofiziala
- (Gaztelaniaz) Bizkaiko Erizainen Elkargoa
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Gipuzkoako Erizainen Elkargoa
- (Gaztelaniaz) Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala