Medikuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"The Doctor", Luke Fildesen margoa (1891).

Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo.

Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historiaren kronologia»
  • Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sinisketerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptiarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
  • Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, etab.en bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
  • Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazonamendu klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
  • Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
  • XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.

Biografia interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Historiako medikuen zerrenda»

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

Espezialitate mediko-kirurgikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Espezialitate mediko»

Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak.

Lehehengoak, Barne Medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste Endokrinologia, Hematologia, Kardiologia, Nefrologia, Neumologia eta Neurologia.

Kirurgikoen artean, Kirurgia orokorra, Obstetrizia, Oftalmologia, ORL eta Traumatologia ditugu, beste batzuen artean.

Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, Anatomia patologikoa, Erradiologia eta Mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, Medikuntzaren Historia, Medikuntza Legala eta Medikuntza Prebentiboa, tartean.


Hiztegi medikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

B

D

E

G

L

M

P

S

T

Z

Osasun Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Medikuntza Aldatu lotura Wikidatan